“GJHen ihesa room”

  Bigarren Hezkuntzako gure ikasleek “GJHen ihesa room-ean” (Garapen Jasangarrirako Helburuak) parte hartu dute. Jarduera honen helburua da Garapen Jasangarriaren Helburuak zabaltzea, modu “ludiko eta dibertigarrian” ezagutu ditzaten. Parte-hartzaileak “Jasangarritasunaren aldeko Scoutak” izango dira, eta haien helburua intsignia (GJH) guztiak lortzea izango da. Horretarako, elkarlanean hainbat logika- eta asmamen-proba gainditu beharko dituzte. Escape Room-ak zazpi…

UDAZKENEKO IRTEERA

Udazkena iristean, Haur Hezkuntzako gure ikasle txikiek bisita bat egin dute Ikastetxearen eta Betiondoren inguruan. Bertan, hostoak, ezkurrak eta gaztainak bildu zituzten, eta urtaroaren ezaugarri nagusiak ikasi zituzten. Ordu batzuk eman zituzten entretenituta, inguruko ingurune politaz gozatzen.              

Zortzi Nobel sari eta mundu mailako adituak, Passion for Knowledge jaialdian

Aste honetan P4K jaialdia ospatu da, eta gure ikasleek parte hartzeko aukera izan dute. Jaialdiaren helburua zientzia sustatzea da, «hurrengo belaunaldien ongizateari laguntzeko eta ezagutza aurrerapen zientifiko, teknologiko eta kulturalaren motor gisa nabarmentzeko funtsezko kultura-jarduera» gisa Programaren osagarri dira, besteak beste, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin egindako topaketak, ikertzaile gazteentzako dibulgazio-saioak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak, bertsolariekin egindako…

TAILERRAK

Azken eguna beti da berezia. Etapak ixten dira eta udako opor-egunak hasten dira. Azken eguna elkarrekin bizitzen ematea eta goiza elkarrekin partekatzea denek gozatzen duten zerbait da. Pintakarak, eskulanak, ile-apaindegia, dantza, mahai-jokoak, karetak, papiroflexia… askotariko tailerrak ikastaroaren azken egunaz gozatzeko. Opor zoriontsuak!

URETA BASERRIA

LH 1. mailako ikasleek baserri bat bisitatu zuten astelehenean. Bertan, animaliek jasotzen dituzten zainketak, euren produktuak nola lantzen diren eta kalitatezko produktua izateko baratzea nola zaintzen duten ezagutzeko aukera izan zuten. Eskerrak eman nahi dizkiogu Areitioko Ureta baserriari euren ateak ireki zizkigutelako eta gainera etxeko mamia prestatu zuten txikiek proba zezaten.

KATUBELTZ ELKARTEA

Pasa den astelehenean (maiatzak , lehenengo batxilergoko ikasleek aukera izan zuten animalien babespen elkarte bati buruzko bizipenak eta gora-beherei buruzko hitzaldi batean parte hartzea. Elkarte hau, Katubeltz izena du, eta Mendaro, Eibar zein Ermuako udaletan lan egiten dute, bertako katuen koloniak babestuz, zainduz eta elikatuz arduratzen direlarik. Oso interesgarria izan zen hitzaldia eta ikasleren bati…