URKULURA IRTEERA

Larunbat honetan, gure mendi taldeak irteera bat egin zuen Urkuluko urtegira. Txikienak bizikletan eta patinetean joan ziren, eta primeran pasatu zuten. Gainera, egun bikaina egin zuen, beraz, ezin hobeto atera. Beste irteera bat egingo da eguraldiak laguntzen duenean.

GERNIKARA IRTEERA L.H. 5

  Atzo Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Bermeora eta Gernikara joan ziren. Eguna ahalik eta gehien aprobetxatu zuten: Arrantzale museoa, bakearen museoa, batzar-etxea eta, azkenik, Urdaibaiko Ekoetxea bisitatu zuten. Oso gustora ibili ziren.        

GASTEIZERA IRTEERA

DBHko 1. mailako ikasleak Gasteizera joan dira gaur Eusko Legebiltzarra, katedrala eta Arte Sakratuaren Museoa bisitatzera. Beste urte batzuetan, Gasteizerako irteera egun batzuetako egonaldiarekin egiten zen, baina, aurten, osasun-baldintzak direla eta, txangoa beste modu batera planteatu da. Hori dela eta, datorren astean, hilaren 1ean, Harora eta Laguardiara joango dira, eta bertan “Bodegas Bilbainas”, El poblado…

UNICEFen eskola lagunak

Joan den otsailaren 24an Ukrainan liskarrak areagotu zirenetik, 7,5 milioi haurren bizitza arriskuan egon da. Gatazkak gora egiten duen heinean, nesken, mutikoen eta haien familien beharrek ere gora egiten dute. UNICEFen gau eta egun lanean ari gara gure operazioak areagotzeko, segurtasun-egoeraren garapena ebaluatuz, aliatuak bilduz, herrialdearen barruan eta kanpoan, eta Ukrainan jarraitzen duten haurrei laguntza…

PARKE TECNOLOGIKOA ETA GUGGENHEIM MUSEOA

Atzo, Batxilergoko 2. urteko ikasleak Zamudiora joan ziren parke teknologikoa ezagutzera. Han, ibilbide bat egin zieten parkeko lantegietan barrena, eta, ondoren, aurkezpen baten bidez, lantegi horien funtzioa azaldu zieten. Parke teknologikoa amaitu ondoren, Guggenheim museoa bisitatzera hurbildu ziren Bilbora, eta kubismoaren, surrealismoaren eta fauvismoaren hainbat lan ikusi zituzten bertan.

HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALEKO PROGRAMA

DBHko 4. mailako ikasleek hitzaldiak jasotzen dituzte astero, familia eta komunitateko espezialitateko 5 erizainen eskutik. Programa honek 5 asteko iraupena du. Astero 50 minutuko saio bat jasotzen dute, eta saio bakoitzean gai desberdinak jorratzen dituzte: – 1. saioa: nor gara eta zertara gatoz? – 2. saioa: hitz egin dezagun sexuari buruz – 3. saioa: sexu-orientazioarekin…

ZIENTZIA, ARTE ETA TEKNOLOGIA XVI. JARDUNALDIA

Aurten ere, martxoaren 16tik 18ra, ZIENTZIA, ARTE ETA TEKNOLOGIA JARDUNALDIAK izango ditugu ikastetxean. Aurten, honako hau izango da gaia: iraunkortasunerako jakin-mina eta erantzukizuna. Azoka asteazkenean, hilak 16, hasiko da 9: 15ean. Pandemiak azken urteotan ezarri dizkigun mugei aurre eginez, ikasle eta irakasleek zientzian lanean jarraitu dute eta aurten, ahalegin handiz, San Pelaio ikastetxeko azoka egitea…

KOMIKI TAILERRA

Joan den astean, DBHko 4. mailako ikasleek ordu eta erdiko komiki tailerra izan zuten Ermuko liburutegiak antolatuta. Tailer horretan, komiki on bat egiteko metodologia entzuteaz gain, beren probak egiteko eta irudimena askatzeko aukera izan zuten. Oso tailer interesgarria izan zen eta izugarri gozatu zuten.

Barnetegiak

5. eta 6. mailakoen bartegiak aprobetxatuz, garapen iraunkorrarekin lotutako “2030 Agendaren” helburuak landu ditugu. Hurrengo argazkietan ikus daitekeenez, adibidez, 6. mailako ikasleek lehorreko ekosistemaren bizitza landu dute,  eta 5. mailakoek inguruko flora eta fauna ezagutu dute. Ikasleak primeran daude barnetegian, asko gozatzen ari dira egun hauetaz, pena da amaitzen joatea…

UDALTZAINGOAREN BISITA

Gaur Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek Ermuko udaltzain baten bisita jaso dute. Bisita honetan, gai oso baliagarri eta interesgarriei buruz hitz egin die, hala nola: bide-segurtasuna, zer egin galtzen direnean, zer egin beraiena ez den zerbait aurkitzen badute, bizikletan doazenean errespetua, hiri-altzariekiko errespetua… Ikasleak pozik atera dira, oso ondo pasatu dute eta asko…