BULLYNG-AREN ISTORIO BAT

Azken aste hauetan zehar, “Subnormal” komikia irakurtzen aritu gara, bullying-aren istorio bat kontatzen digularik. Komikiak Iñaki Zubizarretaren nerabezaro triste eta gogorra aurkezten du. Eskolan berak sufritutako jazarpena azaltzen du, bai ikaskideen aldetik bai bere irakaslearen partetik ere. Halaber, saskibaloi profesional izateaz gain, masajista eta hizlaria da ere. Datorren astelehenean(azaroaren 6an) goizeko 10tan, Ermuko Antzokian izango…

Ikastetxean jazarpena prebenitzeko eta antzemateko gakoak

Udal liburutegiak prebentzio eta detekzio programa bat antolatu du, eta Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari propfesional ohia bertan izango da. Eskola garaian era guztietako irainak eta umiliazioak jasan zituen, bere buruaz beste egiteko pentsamenduraino iritsiz. Udal liburutegiaren egitarauak udalerriko ikastetxeetako irakasleentzako eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako…

3. ETA 4. MAILAKO BARNETEGIA

Ongi aritu dira gure Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak Astitzeko (Nafarroa) barnetegian. Asko gozatu dute egitarauak eskaintzen zien jarduera bakoitzaz: Herri kirolak, herrian zehar paseatzea, Mendukilo kobazuloa bisitatzea, diskoteka gauak, buztin tailerra… Gaur bukatzen dute egonaldia eta etxera itzuliko dira. Hemendik argazki batzuk uzten dizkizuegu oroimenerako.

“GJHen ihesa room”

  Bigarren Hezkuntzako gure ikasleek “GJHen ihesa room-ean” (Garapen Jasangarrirako Helburuak) parte hartu dute. Jarduera honen helburua da Garapen Jasangarriaren Helburuak zabaltzea, modu “ludiko eta dibertigarrian” ezagutu ditzaten. Parte-hartzaileak “Jasangarritasunaren aldeko Scoutak” izango dira, eta haien helburua intsignia (GJH) guztiak lortzea izango da. Horretarako, elkarlanean hainbat logika- eta asmamen-proba gainditu beharko dituzte. Escape Room-ak zazpi…

UDAZKENEKO IRTEERA

Udazkena iristean, Haur Hezkuntzako gure ikasle txikiek bisita bat egin dute Ikastetxearen eta Betiondoren inguruan. Bertan, hostoak, ezkurrak eta gaztainak bildu zituzten, eta urtaroaren ezaugarri nagusiak ikasi zituzten. Ordu batzuk eman zituzten entretenituta, inguruko ingurune politaz gozatzen.              

Zortzi Nobel sari eta mundu mailako adituak, Passion for Knowledge jaialdian

Aste honetan P4K jaialdia ospatu da, eta gure ikasleek parte hartzeko aukera izan dute. Jaialdiaren helburua zientzia sustatzea da, «hurrengo belaunaldien ongizateari laguntzeko eta ezagutza aurrerapen zientifiko, teknologiko eta kulturalaren motor gisa nabarmentzeko funtsezko kultura-jarduera» gisa Programaren osagarri dira, besteak beste, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin egindako topaketak, ikertzaile gazteentzako dibulgazio-saioak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak, bertsolariekin egindako…

TAILERRAK

Azken eguna beti da berezia. Etapak ixten dira eta udako opor-egunak hasten dira. Azken eguna elkarrekin bizitzen ematea eta goiza elkarrekin partekatzea denek gozatzen duten zerbait da. Pintakarak, eskulanak, ile-apaindegia, dantza, mahai-jokoak, karetak, papiroflexia… askotariko tailerrak ikastaroaren azken egunaz gozatzeko. Opor zoriontsuak!