IKASLE ETA FAMILIENTZAKO PRESTAKUNTZA

Urriaren 29an, goizean, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleek tailer digitala izango dute. Tailer horien helburua da lehen hezkuntzako jolasen eta gainerako zikloetako jardueren bidez teknologia horiei lotutako arriskuak, erabilera desegokiaren ondorioak eta horiek prebenitzeko moduak erakustea. Besteak beste, honako gai hauek landuko ditugu: Interneteko ezezagunak, hatz-marka digitala eta…

ESKOLAKO NATURGUNEAREN INAUGURAKETA

            Gaur gure naturgune txikia inauguratu dugu! Eskerrak ematen dizkiegu, bereiziki, alkateari era bere taldeari, ikasleeen ordezkariei, IGEko kideei eta zuzendaritza-taldeari eta irakasleei, egun berezi honetan gurekin egoteagaitik. Proiektu hau gure udalerriko bi enpresaren lankidetzari esker gauzatu ahal izan da: Studio3e arkitektoak eta ASG eraginkortasun energetikoa.  

(Español) VIAJE ESTRASBURGO

Pasa den ostiralean, iakstetxeko 4. DBHko ikasle talde batek Euroscola jardualdietan parte hartu zuen Estrasburgoko europar parlamentuan. Bertan Europar Batasunaren zereginak eta barne funtzionamendua aztertu zuten eta gaur egungo Giza Eskubideen egoerari buruzko estabaidan parte hartu zuten beste herrialde batzuetako ikasleekin batera.  

IRTEERA HENDAIARA

Atzo, Frantzian 2., 3., eta 4. DBH-ko ikasleak Hendaian egon ziren. Euripean baina Moliére-ren hizkuntzan solastu ziren, merkatariekin, jatetxe eta tabernetako langileekin, eta batik bat beraien artean. Gozatu zuten!

DEBARA IRTEERA

Pasaden asteko ostiralean, 1. Batxilergoko ikaslegoa Deban egon zen kirola praktikatzen. Hezkuntza Fisikoko irakasgaitik prestatutako txangoa izan da, eta hondartzan egon dira hainbat ariketa egiten: plantxak, martxa, burpee-ak etab. Ondoren uretan sartu eta deskantsatu zuten. Eguraldi zoragarria izan zuten, eta ederki pasa zuten gure ikasleek.