“PLASTIQUINA”

Egun hauetan “Plastiquina” hartu dugu haur hezkuntzako ikasgeletan. “Desplastifícate” proiektuaren ikurra da Plastiquina, eta horren bidez, plastikozko birziklapena eta ingurumenarekiko errespetua sustatu nahi du UNESCOk ikasleen artean. Plastiquina Unescoren Eskola Elkartuen Planaren Sarea osatzen duten eskola guztietatik bidaiatzen ari da. Proiektuak jarduera-plan komun bati jarraitzen dio, hau da, material didaktikoen multzo oso bat egitea, ingurumena…

“Tornos Technologies Iberica”ren bisita

Gaur goizean, DBHko 4. mailako ikasleek eurekin izan dituzte Francisco Javier Arroyo Tornos Technologies Iberikako iparraldeko arduradun teknikoa eta Daniel Arana Tornos Technologies Iberikako iparraldeko merkataritza-arduraduna. Saio honetan, gure inguruko industria-ehunari buruzko hitzaldia jaso dute, erdi-mailako eta goi-mailako zikloetara bideratua.

AGENDA 2030

Gaur goizean, 2030 agendako gure ordezkariak udaletxean elkartu dira udaleko eta Debegesako teknikari batzuekin batera, GJHak lantzeko, hain zuzen ere 15 zenbakia, aurten tokatzen dena: lurreko ekosistemaren bizitza. Ikasleek beren proposamenak eta galderak egin dituzte herri hobe bat lortzeko.

Bizitzarako finantziak

Gaur, DBHko 4. mailako ikasleek Ermuko KUTXABANK erakundeko 3 langileren bisita jaso dute, “Bizitzarako finantzak” programaren saio bat egiteko. Programa honetan simulazio-joko bat gauzatzen da oinarrizko finantza-trebetasun aurreratuak eskuratzeko. Jolasa honela egiten da: 1- Taldeak egin eta rolak banatzen dira. Talde horietako bakoitzak fitxetan agertzen diren pertsonaietako baten papera hartzen du bere gain, bakoitzak errealitate…

UDABERRIKO IRTEERA

Atzo, Haur Hezkuntzako bigarren ziklo osoa ikastetxe ingurura atera zen udaberriko sarrera ikustera. Ondoren, skate parkera joan ziren egiten zuen tenperatura ona aprobetxatzera. Primeran pasatu zuten eta oso argazki politak atera zituzten.

URKULURA IRTEERA

Larunbat honetan, gure mendi taldeak irteera bat egin zuen Urkuluko urtegira. Txikienak bizikletan eta patinetean joan ziren, eta primeran pasatu zuten. Gainera, egun bikaina egin zuen, beraz, ezin hobeto atera. Beste irteera bat egingo da eguraldiak laguntzen duenean.

GERNIKARA IRTEERA L.H. 5

  Atzo Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Bermeora eta Gernikara joan ziren. Eguna ahalik eta gehien aprobetxatu zuten: Arrantzale museoa, bakearen museoa, batzar-etxea eta, azkenik, Urdaibaiko Ekoetxea bisitatu zuten. Oso gustora ibili ziren.        

GASTEIZERA IRTEERA

DBHko 1. mailako ikasleak Gasteizera joan dira gaur Eusko Legebiltzarra, katedrala eta Arte Sakratuaren Museoa bisitatzera. Beste urte batzuetan, Gasteizerako irteera egun batzuetako egonaldiarekin egiten zen, baina, aurten, osasun-baldintzak direla eta, txangoa beste modu batera planteatu da. Hori dela eta, datorren astean, hilaren 1ean, Harora eta Laguardiara joango dira, eta bertan “Bodegas Bilbainas”, El poblado…

UNICEFen eskola lagunak

Joan den otsailaren 24an Ukrainan liskarrak areagotu zirenetik, 7,5 milioi haurren bizitza arriskuan egon da. Gatazkak gora egiten duen heinean, nesken, mutikoen eta haien familien beharrek ere gora egiten dute. UNICEFen gau eta egun lanean ari gara gure operazioak areagotzeko, segurtasun-egoeraren garapena ebaluatuz, aliatuak bilduz, herrialdearen barruan eta kanpoan, eta Ukrainan jarraitzen duten haurrei laguntza…

PARKE TECNOLOGIKOA ETA GUGGENHEIM MUSEOA

Atzo, Batxilergoko 2. urteko ikasleak Zamudiora joan ziren parke teknologikoa ezagutzera. Han, ibilbide bat egin zieten parkeko lantegietan barrena, eta, ondoren, aurkezpen baten bidez, lantegi horien funtzioa azaldu zieten. Parke teknologikoa amaitu ondoren, Guggenheim museoa bisitatzera hurbildu ziren Bilbora, eta kubismoaren, surrealismoaren eta fauvismoaren hainbat lan ikusi zituzten bertan.