EITB MARATOIA

  Aurten, “EITB maratoia” kanpainan parte hartu dugu, gaixotasun kardiobaskularretan arreta jarriz. Elkartasun, batasun eta babes keinu bat egiteko deia, gure eskuekin bihotzak osatuz. Egun hauetan zehar, baliteke EITBren hainbat programatan agertzen joatea. Esteka honekin batera doakizue, gozatu ahal izan dezazuen: https://www.eitb.eus/es/grupo-eitb/maraton-eitb/videos/detalle/9640733/alumnado-profesorado-y-plantilla-del-colegio-san-pelayo-de-ermua-unen-sus-corazones-en-este-preioso-video/

AZOKA SOLIDARIOAREN ERABATEKO ARRAKASTA 2024

Larunbat honetan, ikastetxeko langileek, IGEko kideek, ikasleek eta familiek, urtero bezala, azoka solidarioa egin dute herriko merkatu plazan, “Esclerosis múltiple España” elkartearentzat dirua biltzeko. Lanegun eta gozamen-egunen ondoren, emaitza zoriontsuak iritsi ziren, eta erabateko arrakasta lortu zuten, elkarte horrek oso-osorik dohaintzan emango duen 2020 euroko diru-bilketarekin. Eskerrik asko ekitaldi polit honetaz gozatzera pasa zineten guztioi,…

AZOKO SOLIDARIOA

Azoka Solidarioa tradizio bihurtu da zentroan, “Ikaskuntza eta Zerbitzu solidarioak” proiektutik datorren ekintza solidarioa. Aurten IV. edizioa ospatuko dugu abenduaren 1ean, igandea, 09:00etatik 14:00etara Merkatu plazan. Familiek jostailuak, liburuak, poltsak… eman ahal izango dituzte, eta egun horretan jarriko dira salgai. Horrez gain, pintakarak, tatuajeak, azazkalak, eskulanak… egiteko tailerrak prestatuko dira, familiek eta ikasleek parte har…