Gure 1. eta 3. DBHko ikasleak gaur goizean abiatu dira Gasteiz eta Madrilera, Eskola aktibo astea hasteko. Esperientzia berriz betetako astea izango da, gauza asko ikasiko dituzten entitate asko bisitatuz.
Gasteizko 1. mailako ikasleek, besteak beste, Eusko Legebiltzarra, Europako Jauregia, hainbat museo (Bibat, Artium, Zientzia Museoa...) eta Katedralak bisitatuko dituzte. Gainera, asteazkenean Arabar Errioxara joango dira, upategi bat eta Laguardiako herria ikustera.
3. kurtsoa lehenik eta behin Segovian geldialdi bat egingo du, eta dagoeneko Madrilen Diputatuen Kongresua, Errege Jauregia, El Escorial, Lorategi Botanikoa, Reina Sofia eta Prado museoak bisitatuko dituzte... Gainera, gozatu egingo dute "Laponia" emanaldiaz.
Bi kurtsoek bidaiari amaiera emango diote adrenalina askatuz koltxoietako espazio batean.