Joan den asteazkenean, hilak 11, DBH 4ko gure 4 ikasle Bilboko Bellas-Arte museoan egindako “Jakin-mina” ziurtagirien banaketara joan ziren.
Jakin-mina meategia hainbat diziplinatako hitzaldi-zikloa da, eta DBHko 4. mailako ikasleek parte hartzen dute. Ekimenak aukera paregabea eskaintzen die parte hartzen duten ikasle gazteei azken berrikuntzak bertatik bertara ezagutzeko, bai ikerkuntzan, bai gaur egun hainbat arlotan dauden joeretan. Hitzaldiak aditu ezagunek ematen dituzte, bakoitzak bere jakintza-arloan.
Jakin-Mina zikoaren bidez, ikasleak errealitate zientifikoarekin (hitzaren zentzu zabalean, natur eta gizarte zientziak barne), artistikoarekin eta literarioarekin harremanetan jartzen dira, eta hezkuntza-sistemak ikuspegi estandarizatu batetik hurbiltzen dizkien gaietan sakontzen dute, baita curriculum-gaietan hain ohikoak ez diren gaietan ere.
Jakin-minak akademikoki motibatutako gazteen garapen intelektuala eta pertsonala sustatu nahi du, lehen mailako adituek emandako hitzaldi eta erakustaldien diziplina anitzeko programa baten bidez. Jarduera honekin Jakiundek gazte hauen ezagutzaren horizontea zabaldu nahi du eta haien jakin-mina sustatu, ezezagunaren bilaketara bere interesa erakarriz.