Joan den ostiralean, urtarrilaren 21ean, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Urkiolako parke naturala bisitatu zuten. Irteera horren helburua gizakiak ingurune naturalarekin duen elkarreragina aztertzea zen, jarrera kritikoa sustatzeko.
Irteeran, hainbat jarduera egin zituzten: lehenik eta behin, 1,5 km-ko ibilbide didaktikoaz gozatu zuten, orientazio-jolas baten bidez.
Antzinako tradizioak eta giza jarduerak ezagutu zituzten. Behin ibilbidea amaituta, ikus-entzunezko bat eta erakusketa bat ikusi zituzten. Eta, azkenik, Letona Korta baserria bisitatu zuten, eta bertan joko interaktibo bat egin zuten giza erabilerei eta ekintzei buruz.
Hotza gorabehera, asko gozatu zuten irteeraz.