Joan den abenduaren 3an, ostirala, Euskararen Eguna ospatu genuen. COVID19a dela eta bizi dugun egoera kontuan hartuta, gure ikasleek ezin izan zuten Antzokira joan beste urte batzuetan bezala. Hala eta guztiz ere, hainbat jarduera egin ziren ikastetxe barruan, beharrezko segurtasun-neurri guztiak jarraituz: Lehen hezkuntzako gela bakoitzak lelo bat idatzi zuen, eta, ondoren, sarrerako beiratean itsatsi zituzten. Gainera, ikasgela bakoitzak abesti polit bat prestatu zuen. Abesti horiek ikasgelaz ikasgela jarri ziren bideo batean bilduta, ikasle guztiek beste gelakoen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zezaten.
Ospakizun hau aprobetxatuz, Ermuko liburutegiak antolatutako “Juanita Ibaibarriaga” literatur lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman ziren. Ikastetxeko bi ikaslek merezitako saria jaso zuten. Zorionak Nara Románi (5. L.H.) eta Iera Alberdiri (6. L.H.)!!!