Joan den azaroaren 24an, asteazkena, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek aurretik hasitako hondakinen tailerreko saio praktikoa egin zuten hitzaldi teoriko batekin.
Saio horretan, mankomunitateko langile batek lagundu zien, eta hark erakutsi zien, herriko erdiguneko zakarrontzi baten barruan bezala, mota guztietako hondakinak nahastuta aurki ditzakegula, eta, ondorioz, ezinezkoa dela birziklatzea. Hondakin horiek banan-banan aztertu zituzten, eta zein ontzitara bota behar ziren aukeratu zuten.