Otsailean zehar, Hirigintza eta Ingurumen tailerra egingo dute Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek.
Otsailaren 11n eta 13an, bi saio teoriko egingo dituzte ikasgelan, eta hirugarren saio bat hilaren amaieran, non Ermuko kaleetan barrena gidatuko dituzten, inguratzen gaituen ingurumen-errealitatea eta hiribilduko hirigintza azaltzeko.