Astelehenean, azaroaren 11n, gure ikasle guztiek San Martin ospatuko dute. Horretarako, baserritar jantzita etorri beharko dute, edo alkandora zuri eta zapiarekin.
Goizean, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek taloak egiteko tailer batean parte hartuko dute, eta “Herri kirolak” egingo dituzte.
Arratsaldean, 14:45ean gimnasioan Haur Hezkuntzatik hasi, Lehen Hezkuntzatik jarraituz eta Bigarren Hezkuntzatik amaitu, euskal dantza tipikoak abestu eta egingo dituzte.
Familia guztiak gonbidatzen zaituztegu arratsaldeko ekitaldian parte hartzera.