Atzo, otsailak 3 astelehena, gure 4. mailako ikasleek Ermuko udaletxea bisitatu zuten. Beatriz Gamiz alkatearen laguntzarekin, udaletxeko areto garrantzitsuenak ikusi ahal izan zituzten. Ondoren, udaltzainen buruarekin batera, patruila-autoak eta instalazioak ere ikusi ahal izan zituzten. Gainera, oparitxo batzuekin atera ziren, eta etxera eraman zituzten.
Eskerrak ematen dizkiogu Udalari gure ikasleei harrera egiteko erakutsi zuten interesagatik eta adeitasunagatik.
