Azoka Solidarioa tradizio bihurtu da zentroan, “Ikaskuntza eta Zerbitzu solidarioak” proiektutik datorren ekintza solidarioa. Aurten IV. edizioa ospatuko dugu abenduaren 1ean, igandea, 09:00etatik 14:00etara Merkatu plazan.
Familiek jostailuak, liburuak, poltsak… eman ahal izango dituzte, eta egun horretan jarriko dira salgai. Horrez gain, pintakarak, tatuajeak, azazkalak, eskulanak… egiteko tailerrak prestatuko dira, familiek eta ikasleek parte har dezaten.
Lortzen den diru-bilketa esklerosi anizkoitza ikertzeko erabiliko da.