Udaletxeekin elkarlanean, 20 urte inguru daramatza Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eskualdean Eskolako Agenda 2030 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bata da Eskolako Agenda 30. Egistasmoak hiru helburu ditu:
– Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea.
– Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko garai diren ikasleak heztea.
– Partaidetza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.
Guztira, 20 ikastetxek parte hartzen dugu Debabarrenean Eskolako Agenda 2030 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei. Aurte ere Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria garai landu dugu.
ERMUAKO EKIMENA
Ikasturte honetan, ikasleek energiaren kontsumoa eta erabilera izan dituzte ardatz, eta zehazki, LED, argien erabilera izan dute hizpide. Lanaren emaitza hiru zentroeta ikasleek osatutako kartelak izan dira.
Gure Ikastetxean aukeratuta kartela honako hau izan da. LED argiak jartzera animatzen zaituztegu.