6. MAILAKO BARNETEGIA

Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako gure ikasleek barnetegi egun zoragarriak eman zituzten Hondarribian. Ikuspegi zoragarriez gozatzeaz gain, jarduera ugariz gozatu zuten, besteak beste, traineruan ibiltzea, film labur bat egitea (ondoren taldeka gozatu ahal izan zuten), galletak prestatzea… Egia esan, eguraldia lagun ona izan zen, eta tenperatura altuak eta eguzki gogorra utzi zizkien egunero.

ELIKAGAIEN BANKURA BISITA

Azaroaren 11n, Batxilergoko 1. mailako gure ikasleek Basauriko elikagaien bankuaren instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten. Bertan ikusi ahal izan zuten nola funtzionatzen duen, boluntarioa izateak duen garrantzia eta produktu horien bilketa nori zuzenduta dagoen.