Ostegunean, azaroaren 23an, arratsaldez, DBHko 2. mailako gure ikasleek Beldur Barik jaialdian parte hartu zuten Lobiano Jauregian, Yogurinha Borova eta María Urcelayrekin.
Beldur Barik gazteen artean indarkeria sexistari aurrea hartzeko programa bat da, eta haren helburua da gogoetak eta eztabaidak sustatzea gazteekin batera, gizartea eraldatzen laguntzeko eta gizarte matxista berdintasunezko gizarte bihurtzeko. Azken batean, Beldur Barik jarrera bultzatzea.