Joan den egunean, hilak 10, Oroimenaren Egunean, Eusko Jaurlaritzako Gogora institutuak gonbidatu gintuzten Euskaldunan egindako oroimen ekitaldira. 6 lagunek parte hartu genuen, bi irakasle, bi ikasle ohi (egun eskolako irakasleak) eta bi ikasle. Talde hausnarketa bat egiten ari ginen hainbat jatorritako pertsona ezberdinekin: ikasleak, irakasleak, politikariak, biktimak, etab.
Oso gogoeta pozgarria izan zen.