GASTEIZ ETA MADRIL

Gure 1. eta 3. DBHko ikasleak gaur goizean abiatu dira Gasteiz eta Madrilera, Eskola aktibo astea hasteko. Esperientzia berriz betetako astea izango da, gauza asko ikasiko dituzten entitate asko bisitatuz. Gasteizko 1. mailako ikasleek, besteak beste, Eusko Legebiltzarra, Europako Jauregia, hainbat museo (Bibat, Artium, Zientzia Museoa…) eta Katedralak bisitatuko dituzte. Gainera, asteazkenean Arabar Errioxara joango…

GOGORA

Joan den egunean, hilak 10, Oroimenaren Egunean, Eusko Jaurlaritzako Gogora institutuak gonbidatu gintuzten Euskaldunan egindako oroimen ekitaldira. 6 lagunek parte hartu genuen, bi irakasle, bi ikasle ohi (egun eskolako irakasleak) eta bi ikasle. Talde hausnarketa bat egiten ari ginen hainbat jatorritako pertsona ezberdinekin: ikasleak, irakasleak, politikariak, biktimak, etab. Oso gogoeta pozgarria izan zen.

OSASUN ASTEA

Osasunaren inguruko jarduera guztiei amaiera eman diegu. Ikasleek hainbat jarduera prestatzen aritu dira, hala nola zuku osasungarrien dasteketa, lehen sorospeneko eta yoga sasoiak, food-truck osasungarriak eta risoterapia ariketak.