Udal liburutegiak prebentzio eta detekzio programa bat antolatu du, eta Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari propfesional ohia bertan izango da. Eskola garaian era guztietako irainak eta umiliazioak jasan zituen, bere buruaz beste egiteko pentsamenduraino iritsiz.
Udal liburutegiaren egitarauak udalerriko ikastetxeetako irakasleentzako eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzako hitzaldiak biltzen ditu. Jardueren aurretik, parte-hartzaileek “Subnormal: una historia de acoso escolar” komikia irakurri behar dute, Iñakik haurtzaroan jasandako esperientzia gogorretan oinarrituta.
Era berean, 10 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako prestakuntza-hitzaldi bat programatu du, baina edozein adinetako seme-alabak dituzten pertsonentzat irekita dago. Lobiano Kultur Guneko auditorioan izango da azaroaren 7an, asteartea, 18: 30ean. Aldez aurretik izena eman beharko da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, izen-abizenak adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira, edukiera mugatua baita.