Ongi aritu dira gure Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak Astitzeko (Nafarroa) barnetegian.
Asko gozatu dute egitarauak eskaintzen zien jarduera bakoitzaz: Herri kirolak, herrian zehar paseatzea, Mendukilo kobazuloa bisitatzea, diskoteka gauak, buztin tailerra…
Gaur bukatzen dute egonaldia eta etxera itzuliko dira. Hemendik argazki batzuk uzten dizkizuegu oroimenerako.