LH 1. mailako ikasleek baserri bat bisitatu zuten astelehenean. Bertan, animaliek jasotzen dituzten zainketak, euren produktuak nola lantzen diren eta kalitatezko produktua izateko baratzea nola zaintzen duten ezagutzeko aukera izan zuten. Eskerrak eman nahi dizkiogu Areitioko Ureta baserriari euren ateak ireki zizkigutelako eta gainera etxeko mamia prestatu zuten txikiek proba zezaten.
Category: Berriak