URETA BASERRIA

LH 1. mailako ikasleek baserri bat bisitatu zuten astelehenean. Bertan, animaliek jasotzen dituzten zainketak, euren produktuak nola lantzen diren eta kalitatezko produktua izateko baratzea nola zaintzen duten ezagutzeko aukera izan zuten. Eskerrak eman nahi dizkiogu Areitioko Ureta baserriari euren ateak ireki zizkigutelako eta gainera etxeko mamia prestatu zuten txikiek proba zezaten.

KATUBELTZ ELKARTEA

Pasa den astelehenean (maiatzak , lehenengo batxilergoko ikasleek aukera izan zuten animalien babespen elkarte bati buruzko bizipenak eta gora-beherei buruzko hitzaldi batean parte hartzea. Elkarte hau, Katubeltz izena du, eta Mendaro, Eibar zein Ermuako udaletan lan egiten dute, bertako katuen koloniak babestuz, zainduz eta elikatuz arduratzen direlarik. Oso interesgarria izan zen hitzaldia eta ikasleren bati…