Urteko bigarren proiektuari amaiera eman diogu. “Ikaskuntza eta zerbitzua” proiektu solidarioak sustatzera bideratu da batez ere. Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleek odol-emateetan, arropa-bilketetan, zaharren egoitzarekiko korrespondentzian eta jostailu eta liburu-dohaintzetan parte hartu dute, besteak beste. Egindako proiektuek harrera ona izan dute eta komunitate osoak parte hartu du.
Category: Berriak