“IKASKUNTZA ETA ZERBITZUA” PROIEKTUA

Urteko bigarren proiektuari amaiera eman diogu. “Ikaskuntza eta zerbitzua” proiektu solidarioak sustatzera bideratu da batez ere. Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleek odol-emateetan, arropa-bilketetan, zaharren egoitzarekiko korrespondentzian eta jostailu eta liburu-dohaintzetan parte hartu dute, besteak beste. Egindako proiektuek harrera ona izan dute eta komunitate osoak parte hartu du.

23/24 AURREMATRIKULAZIOA

Jakinarazten dizuegu otsailaren 13an (astelehena) hasiko dela aurrematrikulazio-aldia. Otsailaren 13tik 24ra egongo da irekita inskripzioa. Gure ikastetxeko hezkuntza-proiektua ezagutu nahi baduzue eta bertako instalazioak ikusi nahi izanez gero, hitzordua har dezakezue telefonoz edo posta elektronikoz. @colegiosanpelayo.es Gure sare sozialak ere bisitatu ditzakezue: FACEBOOK INSTAGRAM