EMAKUMEEN KONTZAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA
Aste osoan zehar, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek gaiari buruz lan egin eta hausnartu dute. Eta gaur, azaroaren 25ean, ekintza simboliko gisa, horma-irudi bat egin dute elkarrekin. Bigarren Hezkuntzako ikasleek “Goizargi” eta “Tratu txarrak” elkarteek genero-indarkeriari buruz sentsibilizatzeko egindako eztabaida-hitzaldietan parte hartu dute.