Azoka Solidarioa tradizio bihurtu da erdigunean, “Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioak” proiektuaren ondorio den ekintza solidarioa. Aurten, abenduaren 11n, igandea, ospatuko dugu III. edizioa, 11: 00etatik 14: 00etara, Merkatu plazan.
Familiek egun horretan salgai jarriko diren jostailuak, liburuak, poltsak… eman ahal izango dituzte. Era berean, pintakarak, azazkalak eta eskulanak egiteko tailerrak prestatuko dira. Tailer horietan familiek eta ikasleek parte hartu ahal izango dute.
Lortzen den diru-bilketa esklerosi anizkoitza ikertzera bideratuko da.