AZTERKOSTA

Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek AZTERKOSTAn parte hartu zuten. AZTERKOSTAren helburua ingurune naturala ezagutaraztea eta pertsonek inguru natural horrekin duten lotura ezartzea da, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.

MURGILTZE LINGUISTIKOKO PROGRAMA

LHko 2. mailako ikasleak Leonera joan ziren igandean murgiltze linguistikoko programa batean parte hartzera, natura-inguruneetan ahozko ulermena eta trebetasuna sustatzeko esperientzia motibagarri bat bizitzera. Bertan, Toledoko ikastetxeko beste eskola-talde batekin biziko dira. Jarduera desberdin asko egiten ari dira, guztiak ingelesez.