LUDOTEKA

Ikasturte guztietan bezala, aurten ere udalekuen zerbitzua eskainiko dugu, haur zein lehen hezkuntzako ikasleentzat. Ekainaren 22an hasi eta uztailaren 19an amaituko dira, 9:00etatik 13: 00etara, jantoki-zerbitzua erabiltzeko aukerarekin, horretarako taldea ateratzen bada. Jarduera ezberdinez betetako jardunaldiak izango dira, guztiak euskaraz eta ingelesez. Informazio gehiago eta izena emateko, idazkaritzara joan zaitezkete edo 943170468 telefonora deitu.