ZIENTZIA, ARTE ETA TEKNOLOGIA XVI. JARDUNALDIA

Aurten ere, martxoaren 16tik 18ra, ZIENTZIA, ARTE ETA TEKNOLOGIA JARDUNALDIAK izango ditugu ikastetxean. Aurten, honako hau izango da gaia: iraunkortasunerako jakin-mina eta erantzukizuna. Azoka asteazkenean, hilak 16, hasiko da 9: 15ean. Pandemiak azken urteotan ezarri dizkigun mugei aurre eginez, ikasle eta irakasleek zientzian lanean jarraitu dute eta aurten, ahalegin handiz, San Pelaio ikastetxeko azoka egitea…

KOMIKI TAILERRA

Joan den astean, DBHko 4. mailako ikasleek ordu eta erdiko komiki tailerra izan zuten Ermuko liburutegiak antolatuta. Tailer horretan, komiki on bat egiteko metodologia entzuteaz gain, beren probak egiteko eta irudimena askatzeko aukera izan zuten. Oso tailer interesgarria izan zen eta izugarri gozatu zuten.

Barnetegiak

5. eta 6. mailakoen bartegiak aprobetxatuz, garapen iraunkorrarekin lotutako “2030 Agendaren” helburuak landu ditugu. Hurrengo argazkietan ikus daitekeenez, adibidez, 6. mailako ikasleek lehorreko ekosistemaren bizitza landu dute,  eta 5. mailakoek inguruko flora eta fauna ezagutu dute. Ikasleak primeran daude barnetegian, asko gozatzen ari dira egun hauetaz, pena da amaitzen joatea…

UDALTZAINGOAREN BISITA

Gaur Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek Ermuko udaltzain baten bisita jaso dute. Bisita honetan, gai oso baliagarri eta interesgarriei buruz hitz egin die, hala nola: bide-segurtasuna, zer egin galtzen direnean, zer egin beraiena ez den zerbait aurkitzen badute, bizikletan doazenean errespetua, hiri-altzariekiko errespetua… Ikasleak pozik atera dira, oso ondo pasatu dute eta asko…

FORMAKUNTZAK

Aurten ere, familientzako prestakuntzekin gatoz: irakurketarako animazioa eta matematikaren metodologia. Aurten, iaz ez bezala, bi prestakuntzak aurrez aurre egingo dira ikastetxeko batxilergoko eraikinean. Matematiken METODOLOGIA: 2022ko martxoaren 29an, asteartea, 15:00etan. Irakurketaren Animazioa: 2022ko martxoaren 30ean, asteazkena, 15:00etan. Bi formazioek 45-60 minutu inguruko iraupena izango dute. Ikastaroa egin nahi duzuenok email, telefono edo whasapp bidez eman…

8M

Martxoaren 8an ospatzen ditugun gertaerak egunero ospatu beharko genituzkeen arren, gaur kontinente guztietako emakumeek, askotan muga nazionalek eta desberdintasun etniko, linguistiko, kultural, ekonomiko eta politikoengatik banatuta, bat egiten dute beren eguna ospatzeko, berdintasunaren, justiziaren, bakearen eta garapenaren aldeko borrokan gutxienez laurogeita hamar urteko tradizioa aintzat hartuta. 1975etik Nazio Batuek ospatu eta 1977an Asanbladak aldarrikatutako Emakumearen…

UDALTZAINGO ETA ERTZAINAREN BISITA

Joan den ostegunean eta ostiralean, ertzain baten eta Ermuko udaltzain baten bisita izan genuen. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei bizikidetza-arau batzuk azaldu zizkieten, adibidez: hiri-altzarien erabilera egokia eta ekintza bandaliko horien aurrean dagoen zigor-eragina. Oso hitzaldi interesgarria eta beharrezkoa izan zen.

INAUTERIAK

  Oso ondo pasa zuten asteartean! Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzakoikasleek ahalik eta gehien gozatu zuten inauterietako jaiaz. Zein ederrak etorri ziren denak aukeratutako lanbideak antzezten. Dena primeran atera zen.