Gaur, DBHko 4. mailako ikasleek Ermuko KUTXABANK erakundeko 3 langileren bisita jaso dute, “Bizitzarako finantzak” programaren saio bat egiteko. Programa honetan simulazio-joko bat gauzatzen da oinarrizko finantza-trebetasun aurreratuak eskuratzeko.
Jolasa honela egiten da:
1- Taldeak egin eta rolak banatzen dira. Talde horietako bakoitzak fitxetan agertzen diren pertsonaietako baten papera hartzen du bere gain, bakoitzak errealitate ezberdin batekin eta ekonomikoki planifikatzea eskatzen duen proiektu edo ilusio batekin.
2- Aurrekontuak egitea, erabakiak hartzea eta aldagaiekin jolastea. Proiektua kuantifikatu ondoren, aurrekontu bat egiten da. Hortik aurrera, irakaslea aldagaiak dituzten txartelak ematen hasiko da: txartel horiek aldekoak (diru-sarrera gehiago edo gastu gutxiago) edo kontrakoak (zerga gehiago edo baliabideen garestitzea) izan daitezke, eta talde bakoitzak bere estrategia aldatu beharko du, helburua lortzeko baliabideak edo ideiak aplikatuz.
3- Aurkeztea, baloratzea, zuzentzea eta ikastea. Erabaki eta mugimendu bakoitza jarraipen-orrian eta aurrekontu ekonomikoan idazten da. Azken joko-saioan, bikote edo talde bakoitzak azaldu beharko du bere estrategia nola garatu duen eta zailtasunak nola gainditu dituen (edo ez). Aurkezpen honetan Kutxabankeko profesional baten aholkularitza dute, zalantzak argitu eta ilusioak betetzeko finantzak erabiltzeko modurik onena adierazten duena.
Joko honen helburua da gazteei erakustea bizitzan duten edozein proiektu edo ilusio, ziurrenik, hartzen dituzten erabaki finantzarioek baldintzatuko dutela. Horregatik da hain garrantzitsua beren baliabideak administratzen, aurrezten, mailegu bat eskatzen, erosten eta ordaintzen, erakundeekin negoziatzen, zergak ordaintzen eta aparteko gastuak aurreikusten ikastea.