AGENDA 2030

Gaur goizean, 2030 agendako gure ordezkariak udaletxean elkartu dira udaleko eta Debegesako teknikari batzuekin batera, GJHak lantzeko, hain zuzen ere 15 zenbakia, aurten tokatzen dena: lurreko ekosistemaren bizitza. Ikasleek beren proposamenak eta galderak egin dituzte herri hobe bat lortzeko.

Bizitzarako finantziak

Gaur, DBHko 4. mailako ikasleek Ermuko KUTXABANK erakundeko 3 langileren bisita jaso dute, “Bizitzarako finantzak” programaren saio bat egiteko. Programa honetan simulazio-joko bat gauzatzen da oinarrizko finantza-trebetasun aurreratuak eskuratzeko. Jolasa honela egiten da: 1- Taldeak egin eta rolak banatzen dira. Talde horietako bakoitzak fitxetan agertzen diren pertsonaietako baten papera hartzen du bere gain, bakoitzak errealitate…