Atzo, Batxilergoko 2. urteko ikasleak Zamudiora joan ziren parke teknologikoa ezagutzera. Han, ibilbide bat egin zieten parkeko lantegietan barrena, eta, ondoren, aurkezpen baten bidez, lantegi horien funtzioa azaldu zieten.
Parke teknologikoa amaitu ondoren, Guggenheim museoa bisitatzera hurbildu ziren Bilbora, eta kubismoaren, surrealismoaren eta fauvismoaren hainbat lan ikusi zituzten bertan.