DBHko 1. mailako ikasleak Gasteizera joan dira gaur Eusko Legebiltzarra, katedrala eta Arte Sakratuaren Museoa bisitatzera.
Beste urte batzuetan, Gasteizerako irteera egun batzuetako egonaldiarekin egiten zen, baina, aurten, osasun-baldintzak direla eta, txangoa beste modu batera planteatu da. Hori dela eta, datorren astean, hilaren 1ean, Harora eta Laguardiara joango dira, eta bertan “Bodegas Bilbainas”, El poblado de la Hoya eta Laguardiako bisita gidatu zoragarria izango dituzte.
Txangoak amaitzeko, apirilaren 6an, asteazkena, Gesaltza Añanatik hasiko dira eta, ondoren, Gasteizera itzuliko dira Artium eta Natura Zientzien Museoa bisitatzera.