GASTEIZERA IRTEERA

DBHko 1. mailako ikasleak Gasteizera joan dira gaur Eusko Legebiltzarra, katedrala eta Arte Sakratuaren Museoa bisitatzera. Beste urte batzuetan, Gasteizerako irteera egun batzuetako egonaldiarekin egiten zen, baina, aurten, osasun-baldintzak direla eta, txangoa beste modu batera planteatu da. Hori dela eta, datorren astean, hilaren 1ean, Harora eta Laguardiara joango dira, eta bertan “Bodegas Bilbainas”, El poblado…

UNICEFen eskola lagunak

Joan den otsailaren 24an Ukrainan liskarrak areagotu zirenetik, 7,5 milioi haurren bizitza arriskuan egon da. Gatazkak gora egiten duen heinean, nesken, mutikoen eta haien familien beharrek ere gora egiten dute. UNICEFen gau eta egun lanean ari gara gure operazioak areagotzeko, segurtasun-egoeraren garapena ebaluatuz, aliatuak bilduz, herrialdearen barruan eta kanpoan, eta Ukrainan jarraitzen duten haurrei laguntza…

PARKE TECNOLOGIKOA ETA GUGGENHEIM MUSEOA

Atzo, Batxilergoko 2. urteko ikasleak Zamudiora joan ziren parke teknologikoa ezagutzera. Han, ibilbide bat egin zieten parkeko lantegietan barrena, eta, ondoren, aurkezpen baten bidez, lantegi horien funtzioa azaldu zieten. Parke teknologikoa amaitu ondoren, Guggenheim museoa bisitatzera hurbildu ziren Bilbora, eta kubismoaren, surrealismoaren eta fauvismoaren hainbat lan ikusi zituzten bertan.