DBHko 4. mailako ikasleek hitzaldiak jasotzen dituzte astero, familia eta komunitateko espezialitateko 5 erizainen eskutik.
Programa honek 5 asteko iraupena du. Astero 50 minutuko saio bat jasotzen dute, eta saio bakoitzean gai desberdinak jorratzen dituzte:
– 1. saioa: nor gara eta zertara gatoz?
– 2. saioa: hitz egin dezagun sexuari buruz
– 3. saioa: sexu-orientazioarekin eta fobiekin lotutako alderdiak
– 4. saioa: genero-indarkeria.
– 5. saioa: antisorgailuak eta sexu-transmisiozko infekzioak.
Programa errespetuzko, konfiantzazko, tolerantziazko eta intimitatezko giroan gauzatzen ari da.
Ikasleak interes handia erakusten ari dira.