UDALTZAINGO ETA ERTZAINAREN BISITA

Joan den ostegunean eta ostiralean, ertzain baten eta Ermuko udaltzain baten bisita izan genuen. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei bizikidetza-arau batzuk azaldu zizkieten, adibidez: hiri-altzarien erabilera egokia eta ekintza bandaliko horien aurrean dagoen zigor-eragina. Oso hitzaldi interesgarria eta beharrezkoa izan zen.