DBH 4. MAILAKO IKASLEEAK ARTE EDERREN MUSEORA

Datorren ostegunean, hilak 3, DBHko 4. mailako ikasleek irteera bat egingo dute Bilbora. Bertan, Arte Ederren Museoa bisitatuko dute. Ondoren, hiriko kaleetan zehar, XIX. mendeko eklektizismoaz, AbandoIbarra pasealekuaren historiaz eta Ria 2000 proiektuaz gozatuko dute. Irteera oso interesgarria izango da, eta espero dugu ahalik eta gehien gozatzea.

AESLEME

Gaur, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek AESLEME elkarteko (bide-segurtasunean hezteko eta Espainian mugikortasunak eragindako lesioak saihesteko elkartea) bi parte-hartzaile izan dituzte, “Gerta dakizuke” prebentzio-kanpainarekin. Kanpaina honen helburua biktimarik gabeko mugikortasuna lortzea da. Hitzaldia bide-segurtasunean trebatutako profesional-talde batek egin du, eta ikasleei bide-ezbehar baten atzean dagoen errealitatea eta saihestu beharreko arriskuak erakutsi dizkiote, arrisku horiek…

BAKEAREN EGUNA

Datorren astelehenean, hilak 31, Bakearen Eguna ospatuko dugu. Bizitzen ari garen osasun-egoera dela eta, ospakizuna ikasgela barruan egingo da. Eta, horretarako, hainbat jarduera egingo dituzte. Abesti ezberdinak landuko dituzte eta horma-irudiak egingo dituzte gure hormak positibotasunez eta alaitasunez betetzeko.

URKIOLARA IRTEERA

Joan den ostiralean, urtarrilaren 21ean, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Urkiolako parke naturala bisitatu zuten. Irteera horren helburua gizakiak ingurune naturalarekin duen elkarreragina aztertzea zen, jarrera kritikoa sustatzeko. Irteeran, hainbat jarduera egin zituzten: lehenik eta behin, 1,5 km-ko ibilbide didaktikoaz gozatu zuten, orientazio-jolas baten bidez. Antzinako tradizioak eta giza jarduerak ezagutu zituzten. Behin…

ANTZERKI FORUMA

DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek antzerki forumeko saio bat jaso zuten, non gai nagusiak alkohola eta taldearen presioa ziren. Lehenik, obra oso bat ikusi ahal izan zuten, eta, ondoren, obra beraren amaiera desberdinak antzezteko aukera izan zuten. Interpretazioak amaitu ondoren, foro bat egin zuten, eta bertan obrari buruz sortu ziren ideia, zalantza eta iritzi…

2. HIRUHILABETEKO BILEREN DATAK

AZTEAZKENA 19: -Haur Hezkuntza 5: 18:30 -Haur Hezkuntza 4: 18:30   OSTEGUNA 20: -DBH 1: 18:30 -Haur Hezkuntza 3: 18:30   ASTELEHENA 24: -2º Lehen Hezkuntza: 18:30 -1º Lehen Hezkuntza: 18:30 -DBH 2: 18:30   ASTEARTEA 25: -Bach. 1:  19:00 -Bach. 2: 19:00 -L.H. 4: 18:30   ASTEAZKENA 26: -DBH 3: 19:00 -DBH 4: 18:00…

AURREMATRIKULA EGITEKO EPEA

Gogorarazten dizuegu datorren astelehenean, hilaren 17an, hasiko dela aurrematrikula egiteko epea. 17tik 28ra izen-ematea zabalik egongo da. Gure ikastetxeko Hezkuntza Proiektua ezagutu eta instalazioak ikusi nahi badituzue, hitzordua hartu dezakezue telefonoz edo emailez. Colegio@colegiosanpelayo.es