Joan den astelehenean, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ipuin kontalari saioa egin zuten Ermuko udal liburutegian, herriko ikastetxe guztiekin koordinatutako programa baten bidez. Saioa ingelesez egin zen, eta oso atsegina izan zen haientzat, ipuina modu antzeztuan kontatu baitzen. Jarduera honek helburu bikoitza du: alde batetik, ahozko transmisioaren bidez irakurzaletasuna bultzatzea eta, bestetik, ingelesaren irakaskuntza indartzea. Aukeratutako ipuinak “The magic poat” zuen izena.
Category: Berriak