“Mares” hondakin-bilketa
DBHko ikasle batzuk Debako hondartzara joango dira bihar, beren borondatez, hondakinak garbitzera, Coca-colak bultzatutako “Mares” programarekin. Jasotako PETa Coca-Colaren balio-katean itzuliko da, konpainiak ekonomia zirkularrerako duen ibilbide-orriaren zati gisa. Era berean, hondartzetan hondakinak biltzeko jarduerak beharrezko segurtasun-neurri guztiekin berreskuratu dira, proiektua agintariek ezarritako mugetara egokitu behar izan den hilabete batzuen ondoren.