DBHko 2. mailako zortzi ikasle Gernikako Juntetxera joan ziren atzo. Bertan, haurtzaroari buruzko bilera bat egin zen, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatuta, Unicefekin lankidetzan.
Batzorde berezi horretan, haurrek “identitatea izateko duten eskubidea” aldarrikatu zuten. Printzipio hori Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan jasota dago, Foru Ganberak jakinarazi duenez. Gazteek “estereotipoak eta etiketak haustea” eskatu zuten foru atriletik. Desio berezi bat eskatu zuten ere: beren askatasuna erabiltzea, “Gure nahiak, gure izaera, gure janzkera edo gure ohiturak epaituak izateko beldurrik ez izateko”.