HAURREN EZOHIKO BATZARRA GERNIKAN

DBHko 2. mailako zortzi ikasle Gernikako Juntetxera joan ziren atzo. Bertan, haurtzaroari buruzko bilera bat egin zen, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatuta, Unicefekin lankidetzan. Batzorde berezi horretan, haurrek “identitatea izateko duten eskubidea” aldarrikatu zuten. Printzipio hori Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan jasota dago, Foru Ganberak jakinarazi duenez. Gazteek “estereotipoak eta etiketak haustea” eskatu zuten foru atriletik. Desio…