Atzo 6. mailako ikasleek “TXIKIDYA” klubaren bisita jaso zuten. TXIKIDYA KLUBA DYAk lehen sorospenak ikastetxeetako geletara eramateko abian jarritako hezkuntza proiektua da.
Bisita horri esker, honako funtzio garrantzitsu hauek ezagutzeko aukera izan zuten: 112 telefonoa behar bezala erabiltzea, anbulantzia bat barrutik nolakoa den jakitea, odoljario baten aurrean nola jokatu jakitea eta bendaje errazak egitea, desfibriladore erdiautomatikoak erabiltzea (DESA): eta, azken batean, larrialdietan ingurukoak laguntzeko prestatuago egotea.
Eskertzen diogu DYAri hain beharrezkoa den prestakuntza hau jasotzeko aukera ematea. Ikasleak poz-pozik geratu ziren.