Pasaden ostegun eta ostiralean gure ikasleek San Martin eguna ospatu zuten ikastetxean. Ostegunean Haur eta Lehen Hezkuntzakoen txanda izan zen eta ostiralean DBH eta Batxilergokoena.
Ospatzeko, jantzi tipikoekin jantzita etorri ziren eta antzinako tradizioekin jarraitzeko jarduera ezberdinak egin zituzten. Besteak beste, kanpoko patioan “herri kirolez” gozatu zuten.
Giro zoragarria sortu zen, murrizketak zirela eta urtebetez ospatu gabe egon ondoren, ikasleek herriarentzat hain berezia den egun honetaz gozatzeko gogoa zuten. Jarduera guztiak beharrezko segurtasun-neurri guztiekin egin ziren.