UDAZKENA IRITSI DA

Udazkena iritsi da gure ikasgeletara. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ikastetxe ingurura egin dituzten irteerez gain, 1. eta 2. mailako ikasleek urtaro hau irudikatzen duten objektuak jaso dituzte eta gure korridoreak apaindu dizkigute. Artista hutsak dira!

RAP TAILERRA

  DBHko 3. mailako gure ikasleek bi eguneko rap tailerra egingo dute. Tailerra Odei Barroso bertsolari eta raperoak emango du. Odei, ikastetxeetan bertsogintzako irakasle izateaz gain, “2zio” rap taldeko kidea da. Bi saiotan zehar rapa zer den, bere musika oinarriak zeintzuk diren ikasiko dute eta bere kantuak sortuko dituzte. Lehenengo saioan estrofa bat egin zuten…