ARTE EDERREN MUSEOA ETA UNITOUR

Datorren asteazkenean, azaroak 3, gure ikasleek irteera bat egingo dute Bilbora, Arte Ederren museoa eta “UNITOUR” unibertsitate-azoka bisitatzera. Arte Ederren Museoan Soroya eta Zuloaga artisten lanak ezagutzeko aukera izango dute. Bisita egin ondoren, Euskalduna Jauregirantz abiatuko dira, bertan baitago batxilergoko ikasleei zuzendutako azoka. Hemen, etorkizuneko ikasketetarako aukera ezberdinak ezagutu ahal izango dituzte, ikasturte honetan hartu…

UDAZKENA IRITSI DA

Udazkena iritsi da gure ikasgeletara. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ikastetxe ingurura egin dituzten irteerez gain, 1. eta 2. mailako ikasleek urtaro hau irudikatzen duten objektuak jaso dituzte eta gure korridoreak apaindu dizkigute. Artista hutsak dira!

RAP TAILERRA

  DBHko 3. mailako gure ikasleek bi eguneko rap tailerra egingo dute. Tailerra Odei Barroso bertsolari eta raperoak emango du. Odei, ikastetxeetan bertsogintzako irakasle izateaz gain, “2zio” rap taldeko kidea da. Bi saiotan zehar rapa zer den, bere musika oinarriak zeintzuk diren ikasiko dute eta bere kantuak sortuko dituzte. Lehenengo saioan estrofa bat egin zuten…

AZTERKOSTA

Joan den ostegunean, hilak 21, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek AZTERKOSTAn parte hartu zuten. AZTERKOSTAren helburua ingurune naturala ezagutaraztea eta pertsonek inguru natural horrekin duten lotura ezartzea da, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.