24 eta 25ean Zientzia, Arte eta Teknologia jardunaldi birtualak egingo dira, hori dela eta lehiaketa bat proposatzen dizuegu bizitzen ari garen pandemiak eragin dituen edo eragin ditzakeen aldaketak edozein irudikapen grafikoren bidez erakusteko. Argazkiak, marrazkiak, muntaiak, memeak…
Parte-hartzaileei gogorarazi nahi diegu aurten euskarriak digitala izan behar duela. Lanak otsailaren 25etik martxoaren 20ra bidali ahal izango dira helbide honetara: a.pirla@colegiosanpelayo.es
Lehiaketa San Pelayo ikastetxeko zientzia eta teknologiako jardunaldi birtualetan bisitatu ahal izango da, eta saritua martxoaren 25ean argitaratuko dugu webgunean eta facebooken.