Jantokian mahaiak kendu eta banandu egin dira, taldeen arteko segurtasun-tartea mantendu ahal izateko. Hori dela eta, edukiera 40 mahaikidera murriztu da txanda bakoitzean. Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat 3 bazkari txanda egongo dira. Haur Hezkuntzako ikasleentzat beste espazio bat prestatu dugu taldeen arteko distantzia errespetatu ahal izateko.
Autobusean eserleku bera eduki beharko dute beti, maskara eraman beharko dute eta ikastaroka bereizita egongo dira, bizikidetza-gelak ez nahasteko.