Hauek dira ikastetxean egin ditugun berrikuntzetako batzuk:
– Bigarren hezkuntzako ikasgelak handitu egin dira eta, horretarako, trenkadak bota dira eta lehen erabiltzen zituztenak baino gela zabalagoak erabili dira (liburutegia eta teknologia).
– Lehen hezkuntzan mahaiak banandu dira, segurtasun-tartea gordez.
Datozen egunetan, hartu ditugun beste neurri batzuen berri emango dizuegu.